Itxi

Reala

BBVA Liga

Reala, BBVA Ligako azken postuan hamar hilabete geroago

Erredakzioa

Bartzelonaren aurka 5-1 galduta, sailkapeneko azken postura itzuli dira txuri-urdinak. 2011-2012. denboraldian ere egon ziren sailkapeneko hogeigarren postuan.

  • Estrada eta Ansotegi Leo Messi geratu nahian. Argazkia: EFE

Reala BBVA Ligako azken postuan da, lehen jardunaldian Bartzelonaren aurka 5-1 galduta. Hiru partida falta dira lehen jardunaldia bukatzeko, eta Realak azken postua uzteko aukeraren dauka oraindik.

Hamar hilabete pasa dira Reala BBVA Ligako azken postuan egon zenetik. 2011-2012. denboraldiko lehen hamaika partidetan, zortzi puntu besterik ez zituen lortu Realak. Philippe Montanier botatzekotan egon ziren. Aste bi geroago Sevillan jokatutako partida azken minutuan irabazi zuten Iñigo Martinezen golari esker, eta Montanierrek karguan jarraitu zuen.

Aurten egoera lasaiagoa da. Liga hasi besterik ez da egin, eta gutxik itxoiten zuten Gipuzkoan Realak Bartzelonaren aurka gol zaparrada ez jasotzea.