Itxi

Reala

Sendagileen agiria

Carlos Fernandezi ebakuntza egin diote eskuin belaunean

EITB MEDIA

Aurrelari txuri-urdina kirofanotik pasako da igande honetan eskuineko belauneko meniskoan duen lesioagatik, klubak ostegun honetan har batean jakinarazi duenez.

  • Carlos Fernandez, Salzburgoren aurkako Champions partidan

    Carlos Fernandez, Salzburgoren aurkako Champions partidan. EFE

Carlos Fernandez Realeko jokalariari ebakuntza egingo diote igande honetan, otsailak 4, eskuin belauneko meniskoan duen lesioagatik, klub txuri-urdinak ostegun honetan ohar batean jakinarazitakoaren arabera.

Aurrelari sevillarrak urtarrilaren 7az gero zen baja Imanol Alguacilentzat, Errege Kopan Malagaren kontrako final hamaseirenetan 45 minutu jokatu ostean. Bost neurketa galdu ditu harrezkero.

2021eko uztailean lotailu gurutzatua hautsi zuenean, beste ebakuntza bat egin zioten Carlos Fernandezi. Orduan, ia urtebete eman zuen jokatu gabe.