Itxi

Reala

FITXAKETA

Javi Galan Donostiara iritsi da, Realarekin kontratua sinatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Futbolaria astearte arratsaldean iritsi da Donostiako Poliklinikara, osasun-azterketa gainditu, eta talde txuri-urdineko futbolari bihurtzeko.

  • Javi Galan, osasun-azterketa egin orduko.

    Javi Galan, osasun-azterketa egin orduko. Argazkia: EFE

Realeko atzealdea indartuko duen Javi Galan jokalaria Donostian da, talde txuri-urdinarekin denboraldia amaitu bitarteko kontratua sinatzeko asmoz.

Extremadurako futbolaria Atletico Madriletik utzita iritsiko da Imanol Alguacilen taldera, Aihen Muñozen lesio larriaren ostean (lotailu gurutzatua dauka hautsita) ahulduta geratu den ezker hegala sendotzeko. Izan ere, une honetan Kieran Tierney eskoziarrak baino ez du betetzen postu hori lehen taldean.

Futbolaria astearte arratsaldean iritsi da Donostiako Poliklinikara, osasun-azterketa gainditu, eta talde txuri-urdineko futbolari bihurtzeko.

29 urteko ezker hegalekoak Madrilgo taldetik alde egin nahi zuen du neguko merkatu honetan, denboraldiko lehen zatian jokatzeko aukera gutxi izan dituelako Simeoneren aginduetara (263 minutu besterik ez Liga, Errege Kopa, Espainiako Superkopa eta Txapeldunen Liga kontuan hartuta), eta Realaren eskaintzak piztu du interes handien berarengan.

Horrenbestez, talde txuri-urdinak aurrea hartu dio Vila-reali, Badajozeko futbolaria fitxatzeko gogoak azaldu dituen beste taldea.

Atletico Madrilen aritu aurretik, Galanek Vigoko Celtan jokatu zuen bi denboraldiz (2021-22 eta 2022-23). Galiziara Huescatik egin zuen, non hiru denboralditan jardun zuen (2018-19, 2019-20 eta 2020-21).