Itxi

Reala

Lesio larria

Aihen Muñozek hautsita du aurreko lotailu gurutzatua

EITB MEDIA

Realeko ezker hegaleko atzelaria larunbatean lesionatu zen, Gipuzkoako taldeak Celtaren aurka jokatutako partidan. Datozen egunetan, ebakuntza egingo diote, Realak jakinarazi duenez.

  • Aihen, berdegunetik eraman zuten unean. Argazkia: EFE.

    Aihen, berdegunetik eraman zuten unean. Argazkia: EFE.

Aihen Muñozek hautsita du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua, igandean Realak baieztatu duenez.

Realeko ezker hegaleko atzelaria larunbatean lesionatu zen, Gipuzkoako taldeak Celtaren aurka jokatutako partidan. Datozen egunetan, ebakuntza egingo diote, Realak jakinarazi duenez.

Etxauriko futbolariak 37. minutuan utzi behar izan zuen berdegunea, Abanca Balaidos futbol zelaian; esku-ohe batean eraman zuten bertatik. Min hartu zuen jokaldian, baloia lapurtu zuen, aurkariaren areatik gertu.

Aihenek lesio larria izan zuen 2016an belaun berean.