Reala
Akordioa
Reala eta Niza akordio batera iritsi dira Chok talde frantziarrean jokatzeko
EITB MEDIA
Realak eskerrak eman nahi dizkio Momori "gure klubean emandako denboraldietan erakutsitako profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik", eta, aldi berean, etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa dio.
-
Mohamed-Ali Cho. Argazkia: Reala
Reala eta Niza akordio batera iritsi dira Mohamed-Ali Cho talde frantziarrera joateko, talde donostiarrak astelehen honetan iragarri duenez.
Realak eskerrak eman nahi dizkio Momori "gure klubean emandako denboraldietan erakutsitako profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik", eta, aldi berean, etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa dio.
2022ko uztailean iritsi zenetik 1.229 minutu jokatu ditu, 40 partidatan banatuta. Bi gol sartu eta hiru asistentzia banatu ditu.