Itxi

Reala

Sendagileen txostena

Andre Silva eta Take Kubo, lesionatuta, Alavesen kontrako derbiaren ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Realak ohar batean jakinarazi duenez, Silvak ezkerreko iztarreko soleoan lesioa du; Takek, berriz, ezkerreko koadrizeps giharra du minduta.

  • Take, Alavesen aurkako neurketan.

    Take, Alavesen aurkako neurketan. EFE

Takefusa Kubo Realeko aurrelari japoniarrak giharretako lesioa duela egingo du bat Japoniako selekzioarekin, Asia Kopa jokatzeko. Izan ere, Realak ostegun honetan ohar batean azaldu duenez, Alavesen aurkako partidan min hartu zuen. Bestetik, Andre Silva jokalari portugaldarrak ere lesioa du, ezker iztarreko soleoan.

"Takefusa Kubok lesioa du ezker iztarreko koadrizeps giharrean, Alavesen aurkako neurketan min hartu ostean. Fisioterapia bidez hasi du tratamendua, eta datozen orduetan Japoniara bidaia egingo du. Han egingo diote jarraipena", zehaztu du Donostiako taldeak.

Andre Silvak ere min hartu zuen astearteko derbian. Lehen zatiaren amaieran, Alex Remiro atezainak txartel gorria ikusi zuenean, aldatu egin zuen Imanolek. Klubaren arabera, lesioa du ezker hankako soleoan: osatzeko fisioterapia lana abiatu du, eta garapenak adieraziko du noiz itzul daitekeen. Litekeena da, beraz, San Mamesen datorren astean jokatuko duten derbirako baja izatea.