Itxi

Reala

Ilusioarekin

Agirretxe: 'Taldea liga hasteko prest dago'

Erredakzioa

Realeko aurrelariak txuri-urdinek "denboraldiaurrean lan ona" egin dutela onartu du. Gainera, liga hasteko jokatutako lagunartekoekin "azken puntua" hartu dutela azaldu du.

  • Imanol Agirretxe. Argazkia: EITB

    Imanol Agirretxe. Argazkia: EITB

Imanol Agirretxe aurrelariak Reala "liga hasteko prest" dagoela argi utzi du, "denboraldiaurrean lan ona" egin baitu talde txuri-urdinak. Usurbilgo jokalariak azkeneko astean jokatutako lau lagunartekoekin prestaketa ona egin dutela eta liga hasteko "azkeneko puntua" hartu dutela adierazi du.

Agirretxek Ligako "aurreneko partida jokatzeko taldea gogotsu" dagoela azaldu du. "Balorazioa ona da, Italian lan handia egin dugu, nekatuta gaude, baina liga hasteko prest", adierazi du txuri-urdinak.