Itxi

Reala

Txapeldunen Liga

Realak otsailaren 14an jokatuko du PSGren kontrako joanekoa Parisen, eta Anoetan itzulerakoa, martxoaren 5ean

EITB MEDIA

Otsailaren 13an hasiko diren Txapeldunen Ligako final-zortzirenen datak eta ordutegiak jakinarazi dituzte. Partida guztiak 21:00etan jokatuko dira.

  • PSG izango da Realaren aurkaria Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan. Argazkia: EFE

    PSG izango da Realaren aurkaria Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan. Argazkia: EFE

Realak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partida jokatuko du otsailaren 14an, asteazkenean, Paris Saint-Germainen aurka. Joaneko partida Frantziako hiriburuan izango da, 21:00etan. Itzulerakoa, aldiz, Anoetan izango da, martxoaren 5ean, asteartean, ordu berean.

Txapeldunen Ligako final-zortzirenak egun bat lehenago hasiko dira, otsailaren 13an, Copenhague-Manchester City eta RB Leipzig-Real Madril partidekin, UEFAk Nyonen (Suitza) egindako zozketaren ostean iragarritako egutegiaren arabera.

Atletico Madrilek Inter Milan izango du aurkari otsailaren 20an, asteartean, eta Bartzelonak Napoli asteazkenean, hilaren 21ean. Itzulikoan, Real Madrilek Leipzig hartuko du martxoaren 6an, asteazkenean, Bartzelonak Napoli martxoaren 12an, asteartean, eta Atletico Madrilek Inter hurrengo egunean.

Oraingo honetan, ez da partidarik izango 18:45ean, beraz, partida guztiak 21:00etan jokatuko dira. Era berean, formatua aldatuko dute, egunean zortzi partidatik bira, kanporaketak aste bereizietan jokatuko baitira.

Joaneko partiden datak

Otsailak 13, asteartea: RB Leipzig - Real Madril eta Copenhague - Manchester City.

Otsailak 14, asteazkena: PSG – Reala eta Lazio – Bayern Munich.

Otsailak 20, asteartea: Inter Milan – Atletico Madril eta PSV Eindhoven - Borussia Dormunt.

Otsailak 21, asteazkena: Oporto - Arsenal y Napoli – Bartzelona.

Itzulerako partiden datak

Martxoak 5, asteartea: Reala - PSG eta Bayern Munich – Lazio.

Martxoak 6, asteazkena: Manchester City - Copenhague eta Real Madril - RB Leipzig.

Martxoak 12, asteartea: Arsenal - Oporto eta Bartzelona – Napoli.

Martxoak 13, asteazkena: Atletico Madril – Inter Milan eta Borussia Dormunt – PSV Eindhoven.