Itxi

Reala

Lesioa

Brais Mendezek haustura du eskuin besaurreko kubituan

EITB Media

Erdilari galiziarrak min hartu zuen Realak Vila-realen aurka jokatutako partidan, Capoueren kolpe bat jasota. Klubak jakinarazi duenez, Braisek haustura diafasoria du eskuin besaurreko kubituan.

  • Brais Mendez

    Brais Mendez (Reala), min hartuta, Vila-realen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Brais Mendezek haustura du eskuin besaurreko kubituan, Realak jakinarazi duenez. Larunbatean, abenduaren 9an, talde txuri-urdinak Vila-realen kontra (0-3) Zeramika zelaian jokatu zuen partidan min hartu zuen, Capoueren kolpe bat jasota. 

Ondorioz, erdilariari ebakuntza egingo diote hilaren 12an, eta 2023an Realak jokatu beharreko neurketa guztiak galduko ditu: Txapeldunen Ligako Inter Milanen kontrakoa, eta EA Sports Ligako Betisen eta Cadizen aurkakoak, gutxienez.

Hauxe dio Realaren osasun parteak: "Brais Mendezek traumatismo bat izan zuen eskuin besaurrean Vilarreal-Real Sociedad partidan, kubituko haustura diafisario batekin. Datorren asteartean, 2023ko abenduaren 12an, tratamendu kirurgikoa emango diote Bartzelonan".

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
16 19:40 - 22:30 SASKIBALOIA | Europe Cupeko finala (joanekoa): Bilbao Basket vs PAOK

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen