Reala
LESIOA
Carlos Fernandezek min hartu du eskuin belaunean
AGENTZIAK| EITB MEDIA
Parte medikoak "edema kontusibo akutu femoral bat deskribatzen du, eskuineko belaunaren hiperluzapen bati dagokiona".
-
Carlos FernAndez. Artxiboko irudia: EFE
Carlos Fernandez Realeko aurrelariak belauneko lesioa du, joan den astearteko entrenamenduan eman zena, Realak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Parte medikoak "edema kontusibo akutu femoral bat deskribatzen du, eskuineko belaunaren hiperluzapen bati dagokiona".
Talde donostiarraren komunikatuak ez du lesioaren maila zehazten, baina argi dago aurrelariak ez duela jokatuko igande honetan Reale Arenan Sevillaren aurka, eta litekeena da galtzen den partida bakarra ez izatea, horrelako lesioek gutxienez hilabeteko baja izaten baitute.