Itxi

Reala

Baja, 3-4 partidarako

Mikel Oyarzabalek lesioa du ezker hankako bizeps femoralean

EITB Media

Realeko jokalariak min hartu zuen Espainiako selekzioarekin Zipreren aurka jokatutako Eurokoparako sailkatze faseko partidan, eta lau norgehiagoka eman ditzake jokatu ezinda.

  • Mikel Oyarzabal

    Mikel Oyarzabal (Reala), Carvajalen (Real Madril) aurrean, Ligako partida baten. Argazkia: EFE

Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak lesioa du ezker hankako bizeps femoralean, Donostiako klubak larunbat honetan, azaroaren 18an, jakinarazi duenez. Hala, bada, Eibarko futbolariak lau aste eman ditzake jokatu gabe.

"Mikel Oyarzabalek min hartu zuen ezker bizeps femoralean herenegun, 2023ko azaroaren 16an, Zipre-Espainia partidan. Fisioterapia bidez hasi du tratamendua. Bere jardueretara pixkanaka itzuliko da, lesioaren ezaugarrien eta sintomen bilakaeraren arabera", adierazi du Realak.

Eibarko jokalariak Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzi zuen azaroaren 17an. Espainiak hilaren 19an jokatuko du Georgiaren kontra 2024ko Eurokoparako sailkatze faseko azken partida Georgiaren kontra.