Itxi

Reala

Utzita dator AC Romatik

Jose Angelek Realaren ezker hegala indartuko du

Erredakzioa

AC Roma taldetik utzita dator jokalari espainiarra talde txuri-urdinera. Realak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldi bukaeran.

  • Jose Angel AC Romarekin jokatutako partida batean. Argazkia: EFE

Jose Angel Valdes ezker hegaleko defentsak Realean jokatuko du hastear den denboraldian. AC Roma taldetik utzita dator, eta medikuen onespenarekin Italiara bidaiatuko du larunbat honetan bere taldekide berriekin.

Jokalaria utzita dator, eta Realak erosteko aukera izango du denboraldi bukaeran. Jose Angel AC Romak fitxatu zuen Sportingi bost milioi euro ordainduta. Luis Enrique entrenatzaile zela minutuak izan zituen, baina AC Romako entrenatzaile berria den Zdenek Zemanek ez du proiektu berrirako kontutan hartzen, eta ondorioz, jokalariak BBVA Ligara itzultzea erabaki du.