Reala
Irun
Realak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Girondensen aurka
Erredakzioa
Donostiarrek nekea nabaritu zuten bigarren zatian eta Yoan Goufranek frantziarren gola sartu zuen azken minutuetan.
Talde txuri-urdinak bi baja garrantzitsu zituen; izan ere, Claudio Bravo atezaina eta Carlos Vela goleatzailea ez ziren berdeguneratu. Aurrelari mexikarrak prestaketa fisikoa taldekideek baino atzeratuagoa du, bere fitxaketa iragan astean baieztatu zelako.
Zubikarai, Estrada, Mikel, Ansotegi, De la Bella, Elustondo, Zurutuza, Griezmann, Chory Castro, Prieto eta Ifran zelairatu zituen entrenatzaileak eta lehen zatian markagailuan aurrea hartzeko abaguneak sortu zituen Realak.
Donostiarrek nekea nabaritu zuten bigarren zatian eta Yoan Goufranek frantziarren gola sartu zuen azken minutuetan.