Itxi

Reala

72 urte zituela

Josetxo Oyarzabal Realeko jokalari ohia hil da

EITB MEDIA

Klubaren historian lehen aldiz Europarako sailkapena lortu zuen taldean jokatu zuen. Guztira, 85 partida jokatu zituen, eta lau gol egin zituen.

  • Josetxo Oyarzabalen artxiboko irudia. Argazkia: Reala

    Josetxo Oyarzabalen artxiboko irudia. Argazkia: Reala

Jose Francisco Oyarzabal Erro Realeko jokalari ohia hil da ostiral honetan, 72 urte zituela, Donostiako klubak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Josetxo Hernanin jaio zen, 1951ko martxoaren 4an.

Bi denboraldiz Sansen jokatu ostean, 1971ko irailaren 5ean egin zuen debuta lehen taldearekin, Bartzelonaren kontra. Klubaren historian lehen aldiz Europarako sailkapena lortu zuen taldean aritu zen. Guztira, 85 partida jokatu zituen, eta lau gol egin.