Itxi

Reala

Denboraldiaurrea

Realak Olympique Lyonen aurka gehiago merezi izan du

Erredakzioa

Montanierren mutilek Donibane Lohitzunen 1-1ekoa eskuratu dute. Griezmannek txuri-urdinen gola lortu du, baina Briandek berdinketaren gola egin du (77. minutua).

Olympique Lyon-Reala (1-1)

Realak denboraldiaurrea ondo hasi du, eta txuri-uridnek porrota ezagutu gabe jarraitzen dute. Donibane Lohitzunen Montanierren mutilek 1-1ekoa lortu zuten Olympique Lyonen aurka, orain arte aurkari gogorrenaren aurka.

Gipuzkoako taldea nagusi izan zen aurreneko zatian, baina ezin izan zuen golik lortu. Bigarren zatian Realak erasoan sakatzen jarraitu zuen, eta Antoine Griezmann frantziarrak 0-1ekoa lortu zuen. Hala ere, neurketako azkeneko minutuetan Lyongo taldea jaun eta jabe izan zen, eta Briandek, 1-1 ekoa jartzeko, Eñaut Zubikarai atezaina gainditu zuen (77. minutua).

Fitxa teknikoa:

1.- Olympique Lyon: Vercoutre; Dabo, Kone, Cris, Cissokho, Gonalons; Fofana, Pied, Gourcuff, Lacazette, Lisandro. Bigarren zatian: Umtiti, Zeffane, Relae, Grenier, Btiand, Benzia, Ghezzal eta Gomis ere berdegunean izan ziren.

1.- Reala: Zubikarai; Estrada, Ansotegi, Gonzalez, De la Bella; Elustondo, Griezmann, Illarramendi, Chory Castro, Prieto eta Agirretxe. Jokatu zuten beste jokalariak: Cadamuro, Ros, Bergara, Zurutuza, Diego Ifran eta Ruben Pardo.

Golak.0-1 , 62. minutuan: Griezmann. 1-1, 77. minutuan: Briand.