Itxi

Reala

Ezustekoa

Alexander Sorlothek Vila-realen jokatuko du

EITB MEDIA

Leipzig taldeak askatasuna eman zion norvegiarrari nahi zuen klubarekin negoziatzeko, eta Realean jarraituko zuela zirudienean, Vila-Realek bere fitxaketa iragarri du.

  • Alexander Sorloth, Realarekin jokatutako partida batean

    Alexander Sorloth, Realarekin jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.

Alexander Sorlothek Vila-real taldean jokatuko du datorren deboralditik aurrera, Valentziako taldeak astearte arratsaldean aditzera emandakoaren arabera.

Norvegiarrak bi urte eman ditu Realean Leipzigak utzita. Sorlothi askatasun osoa eman zion talde alemaniarrak nahi zuen taldearekin negoziatzeko eta Realean jarraituko zuela ematen zuen.

Sorlothek bost denboraldirako kontratua sinatu du talde horiarekin.

Vila-realeko arduradunen hitzetan, Sorloth "erreferentziako aurrelari indartsua da" metro eta 95 zentimetroko altuerarekin, "azkarra eta area barruan presentzia handia duena". "Punta-puntako aurrelaria, ezkerreko zangoarekin hobeto aritzen dena", azpimarratu dute.

Norvegiarra asteazkenean bertan entrenatuko da bere taldekide berriekin Vila-realen kirol instalazioetan (09:30ean) eta baliteke aste honetan taldearekin bidaiatzea Feyenoord eta Lisboako Sporting taldeen aurka jokatuko dituzten lagunarteko partidetan egoteko.