Reala
Harrobia
Nahia Aparicio Realeko lehen taldeko jokalaria izango da
eitb media
Tolosarrak iragan denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, 26. jardunaldian, Valentziaren aurka, Zubietan, eta 35 minutu pilatu zituen, horietatik 20 Real Madril CF taldearen aurka.
-
Nahia Aparicio. Argazkia: Real Sociedad
Nahia Apariciok lehen taldera egingo duela jauzi 23-24 denboraldirako iragarri du Realak, klubaren harrobiko filosofiaren alde eginez. Klubak bere aldeko apustua egin nahi izan du, orainaldiko eta etorkizuneko proiektu gisa.
Tolosarrak iragan denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, 26. jardunaldian, Valentziaren aurka, Zubietan, eta 35 minutu pilatu zituen, horietatik 20 Real Madril CF taldearen aurka. Bere kalitate eta ausardia handiagatik nabarmentzen den defentsak adierazi duenez, "amets bat bizitzen ari naiz, inoiz ez dakizu noiz iritsiko den egun hau".