Itxi

Reala

BERRIZTATZEA

Unai Marrerok kontratua berritu du Realarekin 2027ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Azpeitiarra da klubaren itxaropen nagusia lehen taldean harrobiko atezain bat izateko.

  • Unai Marrero

    Unai Marrero. Argazkia: Reala

Unai Marrerok kontratua berritu du Realarekin 2027ra arte. Atezain gipuzkoarra lehen taldearekin ari da denboraldiaurrea egiten, eta uda amaieran bertan geratzeko aukera du.

21 urteko Azpeitiko atezaina kadete mailan iritsi zen Realera, eta Zubietan osatu du bere prestakuntza-etapa.

Marrero da, Andoni Zubiaurrerekin batera, klubak duen itxaropen nagusia lehen taldean harrobiko atezain bat izateko.

Unai Marrerok maila bikaina eman du bigarren taldean, eta, orain, Zubiaurrerekin eta Gaizka Ayesa nafarrarekin lehiatuko da Alex Remirorekin batera egoteko Realaren deialdietan.