Reala
Kontratu berritzea
Ane Etxezarretak Realean jarraituko du 2025era arte
EITB Media
Erdilariak kontratua berritu du 2025eko ekainaren 30era arte. Beraz, beste bi denboraldiz luzatu du klubarekin zuen lotura.
-
Ane Etxezarreta, Realeko jokalaria. Argazkia: @RealSociedadFEM
Ane Etxezarretak kontratua berritu du Realarekin 2025eko ekainaren 30era arte, klubak ostiral honetan, ekainaren 16an, jakinarazi duenez. Erdilaria jokalari oso garrantzitsua da Natalia Arroyo entrenatzailearentzat, eta sinatu berri duen kontratua osorik betz gero, hamar urte beteko ditu talde txuri-urdinean.
Etxezarretak beste bi denboraldiz luzatu du Realarekin zuen lotura, aurreko kontratua hilaren 30ean bukatzen baitzitzaion. Klubak jakinarazitako laugarren kontratu berritzea da Ane Etxezarretarena, lehenago Manuela Venegas, Cecilia Marcos eta Nerea Eizagirre jokalarienak jakinarazi baitzituen. Gainera, talde txuri-urdinak Lorena Navarro fitxatu du datozen bi denboraldietarako.
"Realak etxeko jokalarien aldeko apustu argia egin du, eta prest nago erantzukizun hori nire gain hartzeko", adierazi du Ane Etxezarretak kontratua berritu ostean.