Itxi

Reala

Santander Liga

Realak Hamari Traore fitxatu du

EITB Media

Eskuin hegaleko defentsa afrikarrak kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin bi denboraldirako, beste batez luzatzeko aukerarekin. Rennes taldetik iriti da Realera.

1:51
Hamari Traore

Realak Hamari Traore fitxatu du, klubak ostiral honetan, ekainaren 9an, jakinarazi duenez. Eskuin hegaleko defentsa afrikarrak bi denboraldirako kontratua sinatu du, klubarekin duen lotura beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

Rennes Frantziako taldearekin kontratua amaitu ostean iritsi da Donostiara; beraz, Realak ez du ezer ordaindu behar izan jokalaria fitxatzeko. Bamakoko (Mali) jokalariak Gipuzkoa Poliklinikan osasun-azterketa gainditu ostean sinatu du kontratua Realaekin.

Hamari Traorek 31 partida jokatu ditu Rennesekin amaitu berri den denboraldian (2022-2023), gol bat sartu du eta lau goleko pase eman ditu.

2012an iritsi zen Frantziara Paris FC taldean jokatzeko. Ondoren, Liersen ibili zen, Belgikako bigarren mailan, eta 2015ean fitxatu zuen Stade Reimsek. Bi urte beranduago, 2017an, Rennesera joan zen, eta ordutik 2022-2023 denboraldia amaitu arte jokatu du han.