Reala
BAJA
David Silvak minduta du bikia, eta baja izango da denboraldi amaierarako
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Asteartean lesionatu zen, Almeriaren aurkako norgehiagokan, eta zelaia utzi behar izan zuen lehen zatia amaitu aurretik.
-
Silva, Almeriaren aurkako partidan lesionatu zen unea. Argazkia: EFE
David Silva Realeko erdilariak lesioa du eskuin hankako barne bikian, eta ziurrena ez da jokatzeko moduan izango Liga amaitzeko falta diren bi jardunaldietan. Donostiako taldeak ohar baten bidez baieztatu du jokalari kanariarraren lesioa ostegun honetan.
Silvak zelaitik atera behar izan zuen Almeriaren (1-0) aurkako neurketaren lehen zatian, eta, hasiera batean lesio larriagoa izan zitekeela uste bazen ere, ez da hala izan.
Alabaina, Donostiako klubeko medikuek ez dute sendatzeko eperik iragarri, eta "lesioaren ezaugarrien eta sintomen bilakaeraren araberakoa" izango dela esan dute.
Realera iritsi zenetik jokalariaren aurrekariak zein diren kontuan izanda eta Imanol Alguacilek giharretako lesioak zaintzeko egiten duen minutuen kudeaketa aintzat hartuta, oso zaila da igande honetan Atleticoren aurka edo ekainaren 4ko Sevillaren kontrako azken neurketan berragertzea.