Itxi

Reala

5 denboraldiren ondoren

Maddi Torrek denboraldi honen amaieran Reala utziko duela iragarri du

EITB MEDIA

Hala, Donostiako defentsak bere azken partida jokatuko du Realeko futbolari gisa ostiral honetan, Zubietan, Real Madrilen aurka. Betisetik etorrita, Torre 2018an iritsi zen Realera, eta bost denboraldi egin ditu Gipuzkoako taldean.

  • Maddi Torre, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo bateko irudia.

    Maddi Torre, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo bateko irudia.

Maddi Torre Realeko defentsak denboraldi honen amaieran talde txuri-urdina utziko duela iragarri du ostegun honetan. Hala, defentsa donostiarrak ostiral honetan jokatuko du azken partida Realeko futbolari gisa, Zubietan, Real Madrilen aurka. Betisetik etorrita, Torre 2018an iritsi zen Realera, eta bost denboraldi egin ditu Gipuzkoako taldean.

"Azkenean, kamiseta txuri-urdinarekin jokatuko dudan azken partida ostiral honetan izango da, Zubietan". "Orain dela bost urte Errealera etortzeko aukera izan nuen. Geroztik, 5 urtez, Errealeko koloreak defendatu ditut harro, eta hasiera-hasieratik oso gertu sentitu zaituztet. Bidean, denboraldi onak eta ez hain onak, taldekide eta profesional izugarriak, Erreginaren Kopa, eta nola ez, Txapeldunen Ligako debuta", nabarmendu du jokalariak.

"Zuekin partekatu nahiko nuke nire azken dantza", esan du defentsak. Guztira 82 partida jokatu ditu Ligan Realaren elastikoa jantzita, eta bi gol sartu ditu. Horrez gain, 2018-19 denboraldian Kopako txapeldun izan zen taldekideekin.

Torrerena (27 urte) denboraldi honen azken txanpan Realean iragarri den bigarren agurra izan da, Iraia Iparragirrerenaren ondoren.