Itxi

Reala

Santander Liga

Realak buelta eman dio emaitzari Rayo Vallecano menderatzeko (2-1)

I. G. | EITB Media

Alexander Sorlothen gol batek eta Lejeunek bere atean sartutako beste batek garaipena eman diete gipuzkoarrei bigarren zatian maldan gora jarri zaien partidan.

  • Realeko jokalariak gol bat ospatzen

    Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak garaipena eskuratu du Reale Arenan (2-1) Rayo Vallecanoren aurka jokatutako partidan, Santander Ligako 30. jardunaldian. Donostiarrek buelta eman behar izan diote markagailuari maldan gora jarri zaien partida bereganatzeko.

Reala - Rayo Vallecano partidako laburpena

Partidaren hasiera oso bizia izan da, batez ere zelaiaren erdigunean. Bi taldeak posesioa mantentzen saiatu dira, hutsune bat agertzeko zain min egiteko, baina Reala izan da arrisku gehien sortu duena etsaiaren arean. Gipuzkoarrek arin berreskuratu dituzte galdutako baloiak eta, pixkanaka, haien arean itxi dute Rayo, Sorlothi eta Oyarzabali eginiko erdiraketekin gola bilatuz.

12. minutuan Oyarzabalek markagailua ireki du aurkarien defentsak baloia arean galduta utzi ondoren. Kapitainak bigarren zutoinera gurutzatu du baloia sarera bidaltzeko, baina epaileak, VARa kontsultatu ondoren, baliorik gabe utzi du gola, aurretik Silvak falta egin duela ondorioztatuz.

Silva gola sartzeko zorian egon da 20 minutura area barruan pase bat jaso ondoren. Asko luzatu behar izan da baloira heltzeko eta ondo gurutzatu du jaurtiketa, baina kanpora joan da zutoinetik oso gertu.

Hurrengo minutuetan bisitariak gehiago zabaldu dira zelaian eta donostiarrek pausu bat eman behar izan dute atzera erasoak defendatzeko. Hala ere, jokoaren domeinua izaten jarraitu dute.

Dagoeneko Realak ez zen hain erraz hurbiltzen atera, eta saiakerak ezerezean geratzen ziren. Gainera, lehen minutuetako intentsitateak marka utzi du bi taldeetako jokalariengan, erritmoa nabarmen jaitsiz aldageletara joan aurretik.

Rayok ahul ikusi du Reala eta presioa sartu dio. Saiakera horietako batean Pachecok irrist egin du eta Isi Palazonek baloia kendu dio, ziztu bizian irten da eta Remiro gainditu du gola egiteko (0-1).

Kolpeak Reala esnatu du eta donostiarrek jarraian erantzun dute norgehiagoka berdintzeko Silva eta Aihenen arteko jokaldi on batekin, Sorlothek buruarekin sarera bidali duena (1-1).

10 minutu falta zirenean Carlos Fernandezek garaipenaren gola lortu du, Take Kubo japoniarraren jokaldi bikain baten ondoren, baina azkenean epaileak gola Lejeunek sartu duela bere atean ondorioztatu du (2-1).

Fictxa teknikoa

2.- Reala: Remiro; Aritz, Zubeldia, Pacheco, Aihen Muñoz; Zubimendi, Merino (Illarra, 61. min), Silva (Brais, 85. min); Barrenetxea (Momo, 61. min), Oyarzabal (Kubo, 61. min) eta Sorloth (Carlos Fernandez, 80. min).

1.- Rayo Vallecano: Dimitrievski; Fran, Lejeune, Mumin, Baliu; Valentin, Comesaña (Pathe, 78. min); Isi Palazon, Martin (Chavarria, 46. min), Trejo (Salvi Sanchez, 65. min); De Tomas (Camello, 78. min).

Golak: 0-1, 55. min: Isi Palazon. 1-1, 58. min: Sorloth. 2-1, 81. min: Carlos Fernandez.

Epailea: Muñiz Ruiz. Txartel hoia atera die Aihen Muñoz, Valentin eta Comesaña jokalariei.