Reala
LESIO LARRIA
Cecilia Marcosek apurtuta dauka eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua
EITB MEDIA
Ebakuntza gelatik igaro beharko du. Iaz ezkerreko belaunean izan zuen lesio bera.
-
Cecilia Marcos. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Cecilia Marcosek eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua apurtuta duela jakinarazi du Realak ohar baten bitartez. Jokalariari ebakuntza egin beharko diote.
Donostiarrak urtarrilaren 6ko entrenamenduan belauna bihurritu eta klubak aditzera eman duenez pronostikorik okerrenak bete dira.
Hegaleko jokalariak bigarrenez apurtu du belauneko lotailua. 2021eko irailean, San Mamesen jokatutako derbian ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua apurtu baitzuen. 2022-2023 denboraldiko lehen jardunaldian itzuli zen berdeguneetara, Vila-realen aurka.