Itxi

Reala

OSASUN PARTEA

Aihen Muñozek lesioa du eskuineko aduktorean

EITB MEDIA

Celtaren aurkako partidako lehen minutuan kolpea hartu zuen Hugo Mallorekin. Etxauritarrak partida jokatzen jarraitu zuen, baina hasieratik ordu-erdira, Alguacilek aldatu egin behar izan zuen.

  • Aihen Muñoz

    Aihen Muñoz iazko Granadaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Realak bere sareetan jakitera eman duenez, Aihen Muñozek "eskuin aldakako muskulu aduktore luzearen inguruko" lesioa du. Igandean Celtaren aurka jokatutako partidan min hartu eta lehen zatiko 27. minutuan aldatu behar izan zuten. Klubaren arabera, lesioa fisioterapia bidez tratatuko dute eta "normaltasunera itzultzea koadro klinikoaren bilakaeraren araberakoa izango da".

Partida hasiera gorabeheratsua izan zuen etxauritarrak Celtaren kontra. Izan ere, lehen minutuan buruan kolpea hartu zuen Hugo Malloren aurka. Bazirudien une horretan txanda hartuko ziola Diego Ricok, baina azkenean, aduktoreko lesioagatik aldatu behar izan zuten lehen zatia amaitu baino lehen.