Itxi

Reala

Kontratu berritzea

Zubimendik kontratua berritu du Realarekin 2027ra arte

EITB Media

Martin Zubimendik talde txuri-urdinean jarraituko du 2027ko ekainaren 30era arte. Erdilariaren etete klausula 90 milioi eurokoa izango da.

1:16
Jokin Aperribay eta Martin Zubimendi

Martin Zubimendik kontratua berritu du Realarekin 2027ko ekainaren 30era arte, klubak ostiral honetan (urriak 14) jakinarazi duenez. Jokalariaren aurreko kontratua 2025ean bukatzekoa zen.

Kontratu berri horren bidez, Zubimendi gizonezkoen lehen taldeko gehien kobratzen duten jokalarietako bat izango da, eta erdilariaren etete klausula 60 milioi eurokoa izatetik 90 milioikoa izatera pasatu da.

"Donostiarra izanik, ez dago hazten jarraitzeko leku hoberik, anbizio handiko proiektua da. Oso pozik nago. Gainera, zaleen maitasuna sentitzen dut une oro. Ilusioa eta anbizioa dira nabarmentzen ditudan bi hitzak. Gehiago nahi dugu eta hori nabari da, zaleak ere halakoak dira, eta bat egiten dute gurekin. Oso pozik nago", adierazi du Martin Zubimendik kontratua berritu ostean.

Zubimendik 2018-2019 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin Getaferen aurkako partida batean Anoetan, baina 2019-2020 sasoian egonkortu zen taldean. Ordutik, jokalari donostiarra ezinbesteko bihurtu da Realean.