Reala
Txuri-urdinen fitxaketa
'Chori' Castrok Realean jokatuko du datozen lau denboraldietan
Erredakzioa
Jokalaria oporretan dago Uruguain, baina Donostiara etorriko da datozen egunetan azterketa medikuak egiteko eta kontratu berria sinatzeko.
Jokalaria oporretan dago Uruguain, baina Donostiara etorriko da datozen egunetan azterketa medikuak egiteko eta kontratu berria sinatzeko. Gonzalo 'Chori' Castrok aurredenboraldia uztailaren 2an hasiko du taldekide berriekin batera.
Fitxaketa ofizialki gauzatzeko hurrengo astean etorriko da Chori Castro Donostiara. Mallorcako jokalari ohia elastiko txuri-urdina jantziko duen laugarren uruguiatarra izango da Sebastián Abreuren, Carlos Buenoren eta Diego Ifranen ostean.