Reala
KANPORAKETA
Bayern Munich, Realaren aurkari Txapeldunen Ligan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Multzoen fasera sartzeko kanporaketa irailaren 20/21ean eta 28/29an jokatuko da.
-
Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Realak Alemaniako Bayern Munich taldearen aurka egingo du debuta 2022-2023 denboraldiko Txapeldunen Ligako bigarren kanporaketan, UEFAk ostegun honetan egindako zozketaren arabera.
Aipatu kanporaketa irailaren 20an edo 21ean (joanekoa) eta 28an edo 29an (bueltakoa) jokatuko da, eta hura gaindituz gero, urrian hasiko den multzoen faserako txartela emango lioke talde txuri-urdinari, beste 11 talderekin batera.
Horrenbestez, joan zen denboraldiko Primera Iberdrolako txapeldunorde izandako taldea iragan denboraldian Txapeldunen Ligako final-laurdenetara iritsi zen Bayernen aurka estreinatuko da (alemaniarrek PSGren aurka galdu zuten).
Natalia Arroyok zuzentzen duen taldeak etxean jokatuko du lehen neurketa, eta Bavariako lurretara joan beharko du kanporaketa gainditzeko asmoz.
Bestalde, Real Madrilek Norvegiako Rosenborg izango du aurkari, lehen kanporaketan Sturm Graz eta Manchester City mendean hartu ostean.
KANPORAKETA GUZTIAK
Arsenal vs Ajax
Paris Saint-Germain vs Häcken
Real Sociedad vs Bayern Munich
Rosenborg vs Real Madril
Sparta Praha vs Erroma
Vorskla-Kharkiv-2 vs Vllaznia
SFK 2000 Sarajevo vs Zürich
Rangers vs Benfica
KuPS Kuopio vs St. Pölten
Valur vs Slavia Praga
Brann vs Rosengård
HB Køge vs Juventus