Itxi

Reala

2027ra arte

Realak Mohamed-Ali Cho fitxatu du

EITB Media

Aurrelari frantziarrak 18 urte ditu eta Angersetik iritsi da talde txuri-urdinera. Bost denboraldirako kontratua sinatu du, 2027ko ekainaren 30era arte.

  • Mohamed-Ali Cho

    Mohamed-Ali Cho, Realeko jokalaria. Argazkia: @RealSociedad

Realak Mohamed-Ali Cho fitxatu du, klubak asteazken honetan (ekainak 15) jakinarazi duenez. Aurrelari frantziarrak 18 urte ditu, Angers taldetik iritsi da Donostiara eta 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.

Profesional mailan debuta egin zuen 2020an Angersekin, Paris Saint-Germainen eta Evertonen harrobietan egon ostean. Frantziako 21 urtez azpiko selekzioan ere jokatzen du.

Aurrelariak 32 partida jokatu zituen Angersekin 2021-2022 denboraldian Frantziako ligan (Ligue 1), guztira lau gol sartuta. Mohamed-Ali Cho aurrelaria da, baina erasoko ezker zein eskuin hegaletan ere joka dezake, Angersekin neurketa batzuetan egin duen moduan.