Itxi

Reala

15 urte eman ditu klubean

Sangallik ez du Realean jarraituko

EITB Media

Realean 15 urte egon ostean klubak ez dio kontratua berrituko Luca Sangalliri.

  • Luca Sangalli

    Luca Sangalli. Argazkia: Real Sociedad

Luca Sangallik ez du Realean jarraituko. Klubak jakinarazi duenez, ez dio jokalariari kontratua berrituko. Sangallik agur esango dio Realari klubean hamabost urte eman ostean. Kevin Rodriguesek ere taldea utziko du.

Sangalli haur-kategorian hasi zen Realarekin jokatzen, eta harrobiko maila guztietatik pasata iritsi zen lehen taldera. Aurten Sanserekin (Reala B) jokatuta eman dio amaiera klubean egin duen ibilbideari.

San Mamesen Athleticen aurka sartutako gola da Sangallik Realean bizi izan duen momentu handienetakoa. Bestalde, une zailak bizi izan ditu lesioen eraginez.

"Lucak asko eman digu, guk berari baino gehiago, eta beti eskertuko diogu hemen egindakoa. Luca hau zure etxea da. Onena opa dizugu", idatzi du Realak bere webgunean, jokalaria agurtzeko.