Reala
3 DENBORALDI FILIALEAN
Xabi Alonsok ez du Realean jarraituko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Tolosako entrenatzaileak Reala B zuzendu du denboraldi honetan Bigarren Mailan, aurreko denboraldian txuri-urdinen bigarren taldearekin mailaz igotzea lortu ondoren.
-
Xabi Alonso, Huescaren aurkako neurketaren osteko prentsaurrekoan
Xabi Alonso Reala Bko entrenatzaileak ez du talde txuri-urdinean jarraituko datorren denboraldian, Donostiako klubak asteazken honetan jakitera eman duenaren arabera.
Alonso Reale Arenako aulkian eseriko da ostiralean, denboraldiari amaiera emango dion Zaragozaren aurkako partidan, eta ondoren taldea utziko du.
Realak ohar baten bidez adierazi duenez, "klub txuri-urdineko ateak beti egongo dira irekita Xabi Alonsorentzat.
Alonsok kluba utziko du Realaren bigarren taldeko entrenatzaile karguan hiru denboraldi egon eta gero. Realaren aburuz, "etapa bikaina" bete du klubean, "LaLiga Smartbankerako igoera historikoa" lortuta.
Realak Alonsoren lana goraipatu du, "bere ezagutza eta inplikazioari esker, filialeko jokalarien prestakuntza eta aurrerabidea aberastu" duela azpimarratuta.
"Realak eskerrak eman nahi dizkio Xabi Alonsori, teknikari gisa Klubean egon den hiru urteetan erakutsitako dedikazioagatik, ahaleginagatik, konpromisoagatik eta inplikazioagatik, eta onena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalerako", esanez amaitu du bere oharra Donostiako taldeak.