Reala
PRIMERA IBERDROLA
Lehiaketa Batzordeak kendutako hiru puntuak berreskuratu ditu Realak
A. A. | EITB MEDIA
Kirol Arbitrajeko Auzitegiak arrazoia eman dio talde txuri-urdinari hark Federazioarekin izan zuen auzibidean. Izan ere, Federazioak zigorra ezarri zion talde donostiarrari txapelketako anagrama ez eramateagatik 9. jardunaldiko neurketan.
-
Realeko jokalariek gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Kirol Arbitrajeko Auzitegia (TAD, gaztelaniazko sigletan) ostiral honetan jakinarazi duenez, Realak jarritako errekurtsoa onartu du Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) Lehiaketa Batzordeak talde txuri-urdinari hiru puntu kentzea erabaki ondoren, Primera Iberdrolako 9. jardunaldiari zegokion Reala-Betis neurketan
Aurretik, Lehiaketa Batzordearen aipatu erabaki hori berretsi egin zuen Apelazio Batzordeak.
Horrela, Natalia Arroyok zuzentzen duen taldeak 53 puntu ditu, eta aldea handitu dute bigarren posturako lehian.