Reala
Ebakuntza egingo diote
Mikel Oyarzabalek hautsita du ezker belauneko lotailu gurutzatua eta agur esan dio denboraldiari
Agencias | EITB Media
Realeko jokalaria ostegun honetako entrenamenduan lesionatu da. Klubak jakinarazi duenez, ebakuntza egingo diote datozen asteetan. Aurtengo denboraldian ez du gehiago jokatuko eta datorren sasoiaren hasiera ere galduko du.
-
Mikel Oyarzabal, Realeko jokalaria. Argazkia: EFE
Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak hautsita du ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua eta agur esan dio denboraldiari. Datorren sasoiaren hasiera ere galduko du.
Kapitainak min hartu du ostegun honetako entrenamenduan. Klubak jakinarazi duenez, jokalariak bihurritua izan du martxoaren 17ko lan-saioan, eta egin dizkioten probek baieztatu dute haustura duela ezker belauneko lotailu gurutzatuan. Datozen asteetan ebakuntza egingo diotela, eta sendatze-prozesuari ekingo diola, gaineratu du Realak.
Momentura arte Realeko golegile nagusia da Oyarzabal, eta haren hutsunea igarri egingo da talde txuri-urdinean. Gipuzkoarra ohikoa da Espainiako selekzioaren deialdietan, baina lesio honen eraginez Mikel Oyarzabalek zail izango du Qatarreko Munduko Txapelketan egotea.