Itxi

Reala

Vila-realen eta Racingen aurka

Xabi Prietok hil edo bizikoak ikusten ditu hurrengo bi neurketak

Erredakzioa

Txuri-urdinek Anoetan jokatuko dituzte ligako hurrengo bi norgehiagokak Vila-realen eta Racingen aurka eta 'salbazioa lortzeko aurrepauso handia emateko aukera' izango dela azaldu du Prietok.

  • Xabi Prieto. Argazkia: EITB

    Xabi Prieto. Argazkia: EITB

Mailari eusteko helburua Anoetan jokatuko dituzten hurrengo bi partidetan betetzea esperoa du Xabi Prietok. Realak Vila-real eta Racing hartuko ditu Donostian jarraian eta salbazioa ziurtatzeko aukera izango du.

Malagaren aurkako berdinketatik taldea "sendotuta" irten dela azaldu du Xabi Prietok eta igandean Vila-real gaindituta "salbazioa lortzeko aurrerapauso erraldoia" eman dezaketela argi utzi du

Taldeak Rosaledan erakutsitako "irudi lehiakorra eta anbizioa" azpimarratu ditu gipuzkoarrak, izan ere taldeak hamar jokalarirekin jokatu baitzuen bigarren zati osoa Mikel Gonzalezek txartel gorria ikusi ostean.

Gainera, Vila-real Anoetara "motibatuta" helduko dela adierazi du Prietok. "Talde indartsua da eta sailkapenean ohituta ez dagoen egoera batean dago", azaldu du txuri-urdinak.