Reala
SANTANDER LIGA
Realak garaipen argia lortu du Mallorcan (0-2)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Silvaren eta Merinoren golek hiru puntu eman dizkiete donostiarrei, eta, ondorioz, sailkapeneko seigarren postuan kokatu dira, Txapeldunen Ligatik puntu bakarrera.
Realak nagusitasunez irabazi dio Mallorcari (0-2) Santander Ligako 21. jardunaldiari zegokion atzeratutako partidan. Hala, donostiarrek 44 puntu bildu dituzte jada, eta sailkapeneko seigarren tokian kokatu dira; hots, Txapeldunen Ligako postuetatik puntu bakarrera.
Silvak sartu du neurketako estreinako gola lehen zatiko 35. minutuan, Mikel Merinorekin jokaldi aparta egin eta gero. Lehia parekatuta zihoan ordura arte, baloiaren jabetza txuri-urdinena bazen ere.
Imanol Alguacilen mutilek bigarren zatira arte itxaron behar izan dute neurketako bigarrena erdiesteko. Korner baten ostean iritsi da. Lehendabiziko saiakeran, Merinok defentsaren gorputzaren aurka bidali du burukada; errebotea, baina, erdilari nafarrarengana heldu da berriro, eta bigarren aukera horretan ez du barkatu.
Ia jarraian, Merinok berak langara bidali du baloia zartako batekin, bakarkako jokaldi eder baten ostean.
Mallorca saiatu da, baina ez da fin ibili azken metroetan, eta txuri-urdinek ez dute arazo gehiegirik izan garaipenari eusteko.
Fitxa teknikoa:
0 - Mallorca: Sergio Rico; Maffeo (Gio González, 80. min), Valjent, Raíllo, Oliván; Take Kubo (Kang-in Lee, 70. min), Antonio Sánchez (Baba, 80. min), Salva Sevilla (Hoppe, 68. min), Dani Rodríguez; Amath (Llabrés, 67. min) eta Muriqi.
2 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel, Le Normand, Aritz (Sola, 70. min), Pacheco; Guevara (Zubimendi, 46. min), Gorosabel (Zubeldia, 80. min), Merino (Illarramendi, 85. min); Portu (Djouhra, 70. min), Sorloth eta Oyarzabal.
Golak: 0-1, 25. min: David Silva; 0-2, 61. min: Mikel Merino.
Epailea: Melero López. Txartel horiak: Mikel Merino (51. min) eta Remiro (76. min).