Reala
BAJA
Isak ez da derbian izango
EITB MEDIA
Realeko aurrelari suediarra ez da San Mameseko berdegunean egongo Athleticen aurka jokatzeko, bere lesioa dela-eta.
-
Alexander Isak. Artxiboko argazkia: EFE
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Alexander Isak aurrelari suediarra baztertu egin du gaur gauean Athleticek eta Realak San Mamesen jokatuko duten euskal derbirako.
Isakek Alemaniara bidaiatu zuen taldeekin batera, Leipzigen aurka Europa Ligako kanporaketako neurketari heltzeko; alabaina, neurketa hasi baino ordubete lehenago, aurrelaria min hartuta zegoela jakinarazi zuen Realak. Alexander Isakek "mina du ezker izterreko atzealdean eta deialditik kanpo geratu da", esan zuen Donostiako klubak Twitter bidez.
Erasotzaile gaztearen lesioa oso larria ez bada ere, suediarra ez da egon gaur eguerdian Donostiako taldearen espedizioa Bilbora eraman duen autobusean, eta horrek argi erakusten zuen zail izango zuela San Mamesen egotea, nahiz eta deialdian sartuta egon.
Azken orduan, Athletici aurre egiteko hasierako hamaikakoa jakinarazi ondoren, Isaken izena ez da aulkiko jokalarien artean ere agertu. Beraz, behin betiko baja da gaurko neurketarako.
¿ Realaren ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿ @Athletic_Eus!#AthleticRealSociedad | #AurreraReala pic.twitter.com/cyxNOddiHZ
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) February 20, 2022