Reala
Europa Liga
Isakek ez du jokatu Leipzigen aurka eta zalantza da Athleticen aurkako euskal derbirako
EITB Media
Alexander Isak Realeko jokalaria azken orduan geratu da deialditik at, eta ezin izan du jokatu Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagoka. Suediarrak mina du ezker izterreko atzealdean.
-
Isak, Getaferen aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Alexander Isak Realeko futbolariak ezin izan du jokatu Leipzigen aurkako Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida, min hartuta egon delako, eta haren parte-hartzea zalantzan dago datorren otsailaren 20ko Athleticen aurkako euskal derbirako.
Isakek Alemaniara bidaiatu zuen taldearekin, baina neurketa hasi baino ordubete lehenago jakinarazi zuen Realak, aurrelaria min hartuta zegoela. Alexander Isakek "mina du ezker izterreko atzealdean eta deialditik kanpo geratu da", adierazi zuen Donostiako klubak twitterren bidez.
Lesioaren bilakaeraren arabera itzuliko da lanera jokalaria.