Itxi

Reala

Errege Kopa

Zubimendi eta Aihen Muñoz, prest Betisen Kopako partidarako

EITB Media

Mikel Merinoren bueltarekin -partida bateko zigorra bete eta- gero Imanol Alguacilek ohiko hamaikakoa zelairatu dezake.

  • Zubimendi, Zubietan

    Zubimendi, Zubietan

Realeko lehen taldea lanera itzuli da astelehenean asteburuko atsedenaldiaren ostean, datorren ostegunean Real Betisen aurka Reale Arenan jokatuko duen partidari begira. 

Imanol Alguacil entrenatzaileak Martin Zubimendi eta Aihen Muñoz prest izango ditu ostegunean jokatzeko. Zubimendi Celtaren kontrako neurketan lesionatu zen eta bi partida galdu egin ditu eta Aihenek eskuin hanketako muskulu bikian izandako kolpe batengatik ez zuen Getaferen kontra jokatu.

Hortik aparte, Mikel Merinoren bueltarekin, partida bateko zigorra bete zuen Getaferen kontra txartelengatik, Imanol Alguacilek ohiko hamaikakoa zelairatu dezake. 

Bajan jarraitzen duten jokalariak Carlos Fernandez, Ander Barrenetxea eta Nacho Monreal dira.

SARRERAK

Aurreko bi partidetan aplikatu diren neurriak Real Betisen aurkako partidarako mantenduko dira, beraz, ostegunean jokatuko den Kopako partidara joan nahi duten bazkide guztiek egin ahal izango dute, baimendutako gehieneko edukiera gainditu gabe.

Ez da sarrerarik salduko eta kontratu konpromiso guztiak nabarmen murriztuko dira.