Reala
Lesioa
Alexander Isakek bihurritua du orkatilean
EITB MEDIA
Zalantzan dago Atleticoren kontrako Kopako partidarako jokatzeko moduan izango den.
-
Alex Isak
Realeko Alexander Isak jokalari suediarrak nahi baino lehen utzi behar izan zuen larunbatean Reale Arena futbol-zelaia, Real Sociedad-Celta partidan min hartu baitzuen.
Eskuin orkatila okertu zuen Isakek, eta, mediku-probak eginda, diagnostikoa argia da: bihurritu du orkatilean. Lehen zatiko 37. minutuan eskatu zuen aurrelariak aldaketa, eta Imanol Alguacilek Portu zelairatu zuen haren ordez.
Talde txuri-urdinak bere web orrian zabaldu duenez, "lesioa fisioterapia bidez tratatzen hasi da. Ohiko jarduerara pixkanaka itzuliko da, eta koadroaren bilakaera klinikoaren araberakoa izango da".
Realak ez du Mallorcaren aurkako Santander Ligako hurrengo partida jokatuko, urtarrilaren 19an Atleticoren kontra Kopako kanporaketa jokatuko baitu etxean. Ez dago argi Isak Atleticoren aurka jokatzeko moduan izango den, baina hilaren 23an Getaferen aurka jokatzeko moduan izatea espero dute.