Reala
Kontratu berritzea
Natalia Arroyok kontratua berritu du Realarekin 2024ra arte
EITB Media
Emakumeen lehen taldeko entrenatzaileak luzatu egin du kontratua Gipuzkoako klubarekin, 2024ko ekainaren 30era arte.
-
Natalia Arroyo, Realeko entrenatzailea. Argazkia: Reala
Natalia Arroyo Realeko emakumeen lehen taldeko entrenatzaileak kontratua berritu du 2024ko ekinaren 30era arte. Hala jakinarazi du klubak astelehen (abenduak 20) honetan.
"Duela urte bete t'erdi ekin nion erronka honi, ilusioz beteta eta gauza handiak lortzeko helburuarekin. Aurreikusitakoa betetzen ari gara. Egiten ari garena polita eta estimulagarria da. Etorkizunerako bidea egiten ari gara, eta oso pozik, oso eroso eta jarraitzeko gogoekin nago", adierazi du Arroyok Realaren telebista kate ofizialean.
Kataluniako entrenatzaileak 2020ko udan hartu zuen Reala zuzentzeko ardura; ordutik, 49 partida ofizial zuzendu ditu, 29 garaipen, 8 berdinketa eta 12 porrot erdietsita.