Itxi

Reala

Kontratu berritzea

Aihen Muñozek kontratua berritu du Realarekin, 2024ra arte

EITB Media

Kluba eta jokalaria akordiora iritsi dira aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko 2024ko ekainaren 30era arte.

  • Aihen Muñoz

    Aihen Muñoz, Realeko jokalaria. Argazkia: EITB Media

Aihen Muñozek kontratua berritu du Realarekin 2024ko ekainaren 30era arte. Hala jakinarazi du klubak astelehen honetan, ohar ofizial baten bidez. Bi aldeak akordiora iritsi dira eta kontratu berritzea sinatu dute.

Etxauriko (Nafarroa) jokalaria pozik azaldu da Realean jarraituko duelako: "Kontratu berritze hau konstatziaren eta egin dudan lan guztiaren ondorioa da. Oso pozik nago", esan du Muñozek Realeko telebistan egin dituen adierazpenetan.

Jokalariak adierazi duenez, udan "ziurgabetasuna" izan zuen, Reala taldetik irten zedin aztertzen ibili baitzen. Hala ere, azkenean, klubak ezker hegalean jokatzen duen defentsaren kontratua berritzea erabaki du.