Reala
Telebista eskubideak
Mediapro produkzio-etxeak eta Realak gatazka dute auzitegietan
Erredakzioa
Produkzio-etxeak eta talde txuri-urdinak salaketak aurkeztu dituzte epaitegietan. Telebista eskubideen kontratua urratzea leporatzen diote elkarri bi entitateek.
Komunikatu batean, talde donostiarrak 2013-2014 eta 2014-2015 denboraldietako telebista eskubideak beste operadore bati saldu dizkiola salatu du Mediaprok. Horrek Realarekin duen kontratua urratzen duela azaldu du produkzio-etxeak.
Bestalde, Realak Mediapro ez ordaintzeagatik salatu du. Kontratuko diru kopuruak jaso ez dituela azaldu du talde txuri-urdinak bere webgunean.