Reala
15. JARDUNALDIA
Reala azkenera arte borrokatu da, baina 1-0 galdu du Espanyolen aurka
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Alexander Isakek gola sartu du, baina Mateu Lahozek bertan behera utzi du jokaldia, baloiak berarekin egin duelako topo.
Realak agur esan dio partidarik galdu ez duen 14 jardunaldiko bolada onari, RCD Espanyolen aurka galdu ostean (1-0). Etxekoentzat nahikoa izan da Yangel Herrerak sartutako gol bakarra garaipena eskuratzeko.
RCDE Stadiumean, Diego Lopezek eta zutoinak aurrea hartzea eragotzi dute Robin Le Normanden jaurtiketa baten bitartez. Remirok Puadoren jaurtiketa geldituz erantzun du, hau ere zutoinera bidaliz.
Espanyoleko atezainaren bi geldiketa berrik hasiera eman diote bigarren zatiari, eta Sorlothek izan ditu aukerarik argienak Imanol Alguacilen taldearentzat, Diego Lopezen aurrean bakarrik zegoela huts egin duen erremate batean lehenik, eta langan jo duen txut batekin gero.
Alexander Isakek gola sartu du, baina Mateu Lahozek bertan behera utzi du jokaldia, baloiak berarekin egin duelako topo. Yangel Herrerak aldaratze bat jaso du area barruan Raul de Tomasen jaurtiketa baten ondoren 1-0ekoa lortzeko.
Fitxa teknikoa:
1 - Espanyol: Diego Lopez; Vidal (Miguelon, 78. min), Sergi Gomez, Cabrera, Pedrosa; Yangel, Bare (Morlanes, 58. min); Embarba (Melamed, 58. min), Darder, Puado (Wu Lei, 78. min) eta Raul de Tomas (Loren, 90. min).
0 - Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Diego Rico; Portu (Barrenetxea, 60. min), Zubimendi, Guevara (Navarro, 82. min), Januzaj; Sorloth (Isak, 60. mi) eta Oyarzabal.
Gola: 1-0, 77. min: Yangel Herrera.
Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horiak atera dizkie Sorloth (43. min) eta Aleix Vidal (47. min) jokalariei.