Reala
Europa Liga
Realak partida garrantzitsua du Monakon
EITB Media
Talde txuri-urdinak garaipena lortzen badu multzoko lidergoan jarriko litzateke. Neurketa ostegunean jokatuko da gaueko 21:00etan.
-
Mikel Oyarzabal, jokatzeko prest. Argazkia: EFE
Ostegun honetan Europa Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da eta dagoeneko hiru taldek dute hurrengo kanporaketarako txartela poltsikoan, hots, Lyon, Eintracht Francfort eta West Ham.
Beste zortzi talde jardunaldi honetan bertan sailkatzeko aukera asko dituzte, hau da, Monako, Napoles, Olinpiakos, Galatasaray, Lazio, Braga, Bayer Leverkusen eta Dinamo Zagreb.
Realak garaipena lortzen badu eta PSVk galdu, sailkapena lortuko luke talde txuri-urdinak. Halere, hiru puntuak lortuz gero, eta nahiz eta holandarrek irabazi, Reale Arenan jokatu behar den Reala-PSV neurketan jokatuko litzateke azken plaza.
Europa Ligako 5. jardunaldiko egitaraua
Azaroak 24, asteazkena
C multzoa
Spartak Mosku – Napoles (ITA) (Spartak, Mosku; 16:30ean)
Azaroak 25, osteguna
Arratsaldeko 18:45ean:
E multzoa
Lokomotiv Moscku – Lazio (Estadio Lokomotiv, Mosku)
Galatasaray – Marsella (Ali Sami Yen Spor Kompleksi, Istanbul)
F multzoa
Izar Gorria – Ludogorets (Stadion Rajko Mitic, Belgrado)
Midtjylland – Braga (Arena Herning, Herning)
G multzoa
Betis – Ferencvaros (Benito Villamarin, Sevilla)
Bayer Leverkusen – Celtic (BayArena, Leverkusen)
H multzoa
Rapid Viena – West Ham (Weststadion, Viena)
Dinamo Zagreb – Genk (Stadioin Maksimir, Zagreb)
Gaueko 21:00etan:
A multzoa
Brondby – Lyon (Brondby Stadion)
Rangers – Sparta Praga (Ibrox Stadium, Glasgow)
B multzoa
PSV Eindhoven – Sturm Graz (Phillips Stadium, Eindhoven)
Monako – Real Sociedad (Luis II futbol-zelaia, Monako)
C multzoa
Leicester – Legia Varsovia (King Power Stadium, Leicester)
D multzoa
Olinpiakos – Fenerbahce (Georgios Karaiskakis, El Pireo)
Eintracht Francfort - Amberes (Deutsche Bank Park, Francfort)