Reala
Iberdrola Liga
Espainiako Futbol Federazioak hiru puntu kendu dizkie Realari, Levanteri eta Vila-reali
I. G. | EITB MEDIA
Hiru puntu kendu dizkiete aipatu klubei Primera Iberdrolako azken jardunaldian txapelketako anagrama ez eramateagatik, eta betebehar hori behin eta berriz urratzeagatik.
-
Realeko jokalariak. Irudia: EFE
Espainiako Futbol Federazioko epaileak hiru puntu kentzea erabaki du Iberdrola Ligan ari den Reala, Levante eta Vila-reali, Primera Iberdrola txapelketako azken jardunaldian anagrama ez janzteagatik eta betebehar hori behin eta berriz ez betetzeagatik.
Ebazpenean, epaileak zigorra ezarri du "aginduak, jarraibideak, akordioak edo arauzko betebeharrak ez betetzeagatik behin eta berriz, jakinaren gainean egonda", araudiaren 88. artikulua aplikatuz.
Athletic - Levante (2-3), Reala - Betis (4-0) eta Vila-real - Madril (0-3) partidetako epaileen akten arabera, zigortutako hiru klubetako jokalariek ez zuten Ligako anagramarik.