Reala
Azaroaren 25ean, Europa Ligan
Realak Monakorako salgai jarritako sarrerak, agortuta
EITB Media
Azaroaren 25ean talde txuri-urdinak Monakoren aurka jokatuko duen Europa Ligako partidarako klubak salgai jarri dituen 815 sarrerak agortu egin dira ordubetean.
-
Mikel Oyarzabal, Europa Ligako Reala - Monako partidan. Argazkia: EFE
Realak Monakoren aurka jokatuko du azaroaren 25ean Luis II estadioan, 21:00etan, Europa Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida. Klubak asteazken honetan salgai jarri dituen 815 sarrerak agortu egin dira, ordubetean.
Herbehereetan jokatutako PSV Eindhovenen aurkako eta Austriako Sturm Grazen kontrako neurketetan bezala, Monakon ere zale txuri-urdinak taldea babesten egongo dira.
Donostiako taldea bigarren da B multzoko sailkapenean, 6 punturekin. Hilaren 25ean, 8 puntu dituen Monako liderra izango du aurkari. Partida oso garrantzitsua da Realarentzat, txapelketan aurrera egiteko aurrerapausoa eman lezakeelako.