Itxi

Reala

Deialdia

Mikel Oyarzabalek ez du euskal derbia jokatuko

EITB MEDIA

Imanol Alguacilek 23 jokalari deitu ditu Athleticen aurkako biharko partidarako.

  • Mikel Oyarzabal. Argazkia: EFE

    Mikel Oyarzabal. Argazkia: EFE

Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute Santander Ligako 12. jardunaldian. Hitzordua Reale Arenan izango da gaueko 21:00etan eta talde txuri-urdinean azkenean Mikel Oyarzabal kapitainak ez du jokatuko.

Realak Europa Ligako partida du hurrengo astean Sturm Grazen aurka, etxean ere, baina horrek ez du biharko hamaikakoa baldintzatuko hiru puntu oso garrantzitsuak direlako noren eta Athleticen aurka.

Imanolen buruhauste bat aurrealdean bi jokalari jartzearena da. Sorloth eta Isak sasoian daude, batez ere suediarra, eta baliteke biak hasieratik jartzea.

Realaren ustezko hamaikakoa: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Muñoz; Zubimendi, Silva, Merino; Isak, Sorloth edo Januzaj eta Portu.