Itxi

Reala

Adierazpenak

Carlos Vela: 'Derbia jokatzeko emozio handia dut'

Erredakzioa

Aurrelari txuri-urdinak 'faborito gabeko norgehiagoka' izango dela adierazi du 'edonork garaipena lortu' dezakeelako. Gainera, San Mamesen partida ona egingo dutela esan du mexikarrak.

  • Carlos Vela. Argazkia: EITB

    Carlos Vela. Argazkia: EITB

Realeko Carlos Vela aurrelariak, San Mameseko derbia (igandean 16:00etan) jokatzeko duen ilusioa argi eta garbi utzi du prentsaurrekoan. "Derbia jokatzeko emozioa handia dut" onartu du txuri-urdinak Zubietan.

Mexikoko jokalariak "faborito gabeko partida" izango dela esan du, horrelako neurketetan "garaipena edonork lortu" dezakeelako. Hala ere, baikor azaldu da Vela eta Realak "San Mamesen partida ona" egitea espero duela aitortu du, helburua Bilbon "zerbait positibo" ateratzea baita.

"Norgehiagoka garrantzitsua da guztiontzat lehia handia baitago" gaineratu du Realeko jokalariak.