Itxi

Reala

1-0

Realaren garaipen garrantzitsua aurkari zuzen baten aurka

Redacción

Partida berdindua eta gol aukera gutxikoa izan da. Agirretxek sartu du norgehiagokako gol bakarra 78. minutuan.

  • Agirretxe berak sartu duen partidako gol bakarra ospatzen. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

1 - Reala: Bravo; Estrada, Mikel González, Iñigo Martinez, Cadamuro; Aranburu (Pardo, min. 68), Markel, Griezman, Zurutuza, Vela (Xabi Prieto, min. 79); Agirretxe (Josefa Llorente, min. 82).

0. Mallorca: Aouate; Crespi, Nunes, Ramis, Caceres (Ogunjimi, min. 82); Marti, Tissone (Pina, min. 70), Tomer (Alfaro, min. 57), Chory Castro, Pereira; Victor.

Gola: 1-0, min.78: Agirretxe.
Epailea: Paradas Romero.


Realak garaipen garrantzitsua lortu du Mallorcaren aurka (1-0) Anoetan eta hiru puntuakl lortuta 30 punturekin dago sailkapenean.

Partida oso berdindua eta gol aukera gutxikoa izan da. Lehen zatian talde bakoitzak gol aukera argi bana izan dute. Realaren 4. minutuan etorri da; Aouatek kale egin du, baloia Agirretxeri iritsi zaio eta atepea libre edukita kanpora bidali du jaurtiketa. Mallorcak ere izan du gola sartzeko aukera lehen zatian. Bravok ez du baloia behar bezala aldendu, baina ondoren bisitarien gola eragotzi du gelditu on batekin. Lehen 45 minutuak 0-0eko emaitzarekin bukatu dira.

Bigarren zatiak lehenaren antzerako gidoia izan du. Jokoa kaskarra izan da bi taldeen aldetik eta gol aukerak ere oso urriak izan dira. Agirretxek buruz burukoa huts egin du Aouateren aurrean 72. minutuan, baina sei minutu beranduago ez du barkatu. Realeko aurrelariak erortzen ari zela eta zortearekin errematea burutzea lortu eta sare barrura bidali du baloia. 1-0ekoa izan da. Azken minutuetan Mallorca saiatu da berdinketa bilatzen, baina Realak defentsan ez du arazo gehiegirik izan eta garaipena etxean geratu da.