Reala
Hurrengo partida
Markel Bergarak Mallorcan dauka burua jarrita
Erredakzioa
"Etxeko partidak erabakigarriak izango dira hemendik aurrera, baina Anoetan sendo gaude", esan du elgoibartarrak.
-
Realaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Illarramendiren kaleratzeak Granadaren aurkako partida baldintzatu zuela aitortu du Markel Bergara Realeko jokalariak. Txuri-urdinentzat ez zela egun ona izan gaineratu du.
Reala ez dago Granadaren futbol-zelaian emaitza onak eskuratzera ohituta, izan ere bertan jokatutako azken zortzi neurketak galdu egin ditu.
Dagoeneko Mallorcaren aurkako norgehiagokan dauka jarrita burua elgoibartarrak. "Etxeko partidak erabakigarriak izango dira hemendik aurrera, baina Anoetan sendo gaude", esan du.